KLIKA EZAZU ETA BUSTI ZAITEZ // Klika y empapate...

2010-05-03

Eskerrik asko guztioi...















"Apirilaren 24an ospatutako V. Gazte Egunari buruz esan behar dugu oso pozik eta harro senti gaitezkeela egindako lanaren ostean. Jendearen erantzuna ikaragarria izan zen, eskualdeko eta bizkaiako hainbat herritik hurbildu ziren egunaz gozatzera eta herrian zehar zegoen giroa euskalduna eta herrrikoia izan zela uste dugu.
Gainera, eta hau ere asko pozten gaitu, jaso genuen laguntza handia herriko zenbait elkarteen partez, eta milaka pertsonen partez. Hauek gabe ezineskoa izango litzateke ezaugarri hauetako Gazte Egun bat prestatzea, beraz mila esker guztioi.
Zallako Gazte Asanbladak egun hau prestatzean markatutako helburu guztiak bete direla uste du. Diruaren aldetik ez dugu ia ezer irabazi, baina herriari eta eskualdeari mezu zabla eta argi bat bidaltzea lortu dugu, Herri bat Gaztetxe bat!! Beraz, Gaztetxearen beharra erakutsita gure kontra egiten diren eskakizun guztietara aurre egiteari ekin behar diogu. Eskakizunak hain handiak dira herri mugumendua geldiarazi nahi dutelako eta gazteok kokildu nahi gaituzte hainbeste zerorekin. Baina ZGA-k antolatzen eta lan egiten jarraituko du, Gure ametsa delitua ez delako, Aupa Zallako Gaztetxea!!"

...ekina ekinez, ezina eginez...
l

No hay comentarios:

Publicar un comentario