
Krisia dela eta azken urteetan gobernu eta instituzioek hartu duten norabidea, langileon mende oso bateko lorpenak pikutara bidaltzen ari dira banan banan. Gure eskubideak bermatu behar dituzten politikariak merkatuen menpe daude eta horren adibidea dugu azken lan erreforma hau.
Patronalak eta gobernuak aitortu duten bezala, erreforma honek ez du enplegurik sortuko, ezta epe luzean ere. Egoerak okerrera egingo du eta gazteok eta gure hurrengoko belaunaldiok miseria eta prekarietatera kondenatu nahi gaitu. Erreforma honekin ez dugu gure bizitza osoan lan duinik izango.
Langabeen %28a gazteak gara eta laguntza sozialak gero eta murritzagoak dira. Estatua pribatizasiorantz jotzen ari da eta onarrizko produktuak gero eta garestiago dira, hau honela jarraituz gero, gure bizi proiektu propioa egitea eta gurasoen etxetik alde egitea ezinezkoa izango da.
Zallako Gazte Asanbladak dei egiten die gazte, langile, ikasle zein langabetuei, Greba Orokorrean parte hartzera. Mobilizatuz eta botereari aurre eginez, borrokatuz soilik babestuko eta eskuratuko ditugu gure eskubideak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario