KLIKA EZAZU ETA BUSTI ZAITEZ // Klika y empapate...

2012-02-08

EPAIKETA ATZERATU DA.















Hiru urte luzeetako prozesu juridikoa eta gero, otsailak 3, Barakaldon burutu behar zen hiru gazteen kontrako epaiketa arrazoi teknikoak direla (hurrengo berrian azaltzen direnak) eta atzeratu egin da. Ez dugu ahaztu behar epaiketak beste data batean burutuko dela eta epaitegien mehatsupean jarraitzen dugula, baita dirua lortu baino nahi ez dutenen presiopean.

Ostegunean, otsailak 2an, Zallan deitutako manifestazioan 80 lagun bildu ginen Zallako Gaztetxeari babesa emateko eta Barakaldoko epaitegiaren aurrean 40 pertsona batu ginen 3 gazte inputatuekin batera.

Atzerapen honek, Gaztetxearen biziraupena luzatuko du. Zallako gazteak Gaztetxearen defentsarekiko hartutako konpromesuan berrezten gara, lanean jarraituko dugu gure proiektua bultzatuz. Honenbestez, hurbil geratzen zaizkigun hurrengo data esanguratsuetan, karnabalak eta emakume langilearen eguna, hainbat ekintza antolatuko ditugula gaztetxean. Parte hartzera animatu nahi zaituztegu, ahaztu gabe epaitegien mehatxupean jarraitzen dugula.


Gogoratu nahi dizuegu ere, diska bat sortu dugula gure abesti berriarekin, GAZTE doinua, askatasun oihua, 2 eurogatik. Eskerrak eman nahi diegu erabakia hartu duten GAZTE guztiei, kalera ateratzeko erabakia, antolatzeko eta irrifarrez geroa eraikitzeko erabakia; Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanblada guztiei; Enkarterrin musika errealitatea bihurtzen duten espazio, elkarte edo pertsona guztiei, nola ez, Gaztetxetik pasa diren talde guztiei eta bereziki, CD honetan parte hartzen duten guztiei. Ezin dugu ahaztu Aitor Arrutia gure bertsolaria, Turu marrazkilaria eta Txalo "Gazte" abestiaren musika eta grabazio egile,

Ta zuen babesagatik

Zinez eskerrik asko.

OKUPAZIOA EZ DA DELITUA! ZALLAKO GAZTETXEA AURRERA!


Z.G.A


















EL JUICIO SE HA RETRASADO...

El juicio contra los jovenes de Zalla ha sido aplazado (motivos en la siguiente noticia) sin saber para cuando la nuev fecha...gracias a los que nos habeis dado el apoyo, como las 80 personas el jueves en Zalla y las 40 el viernes frente al juzgado de Barakaldo...

El GAztetxe continuara realizndo actividades e iniciativas diversas, queremos recordar el Cd que ha presentado la ZGA con nuestra nueva cancion y de grupos de Enkarterri por dos euros. Damos las gracias a

todas las personas que habeis estado ahi...

OKUPAZIOA EZ DA DELITUA! ZALLAKO GAZTETXEA AURRERA!


2 comentarios:

  1. ÁNIMO!! El año que viene estaremos de nuevo!!

    ResponderEliminar
  2. OKUPAZIOA EZ DA DELITUA! ZALLAKO GAZTETXEA AURRERA!

    ResponderEliminar